• 12
    EKA
    Altsasuko udalak ordenantza berria onartu du

    Altsasuko EHEk euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen ordenantzaren berri emateko ekimena egin du. Orain ordenantza hori gauzatzea izango da erronka.

    Altsasuko Udalak euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen ordenantza onartu du. Ondorioz, “haur eta gaztetxoei zuzendutako kultur ekitaldietatik %80a gutxienez euskaraz programatuko dira”. Altsasuko Udalak "urteko programazioan euskara eta oro har euskal kultura sustatzeko ekitaldiak izatea bermatu beharko du”. Horrez gain, "herritar euskaldunen errolda osatuko du borondatezko inskripzioen bitartez”.

    Era horretan, urrats berri bat egin dute "Udalak eta biok, euskaraz" norabidean. Hala eskatzen duten herritar euskaldunei euskara hutsezko komunikazioak igortzeaz gain, Udalerriaren egoera soziolinguistikoari buruzko informazioa eskuratu eta euskara sustatzeko programa, kanpaina, ikastaro eta jarduerei buruzko informazioa bidaliko dute, pertsona bakoitzak daukan euskararen ezagutza mailaren arabera.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.