Udalek herritarren eskaerei betetzeari uko egiten badiete ere, "Udalak eta biok, euskaraz" aldarria egia izan dadin lanean jarraituko dute.
"Udalak eta biok, euskaraz" dinamika aurrera doa. Tokian tokiko egoerara egokitutako erritmo eta aldarriekin, hainbat herritan abiatu dute dinamika, tokiko udal administrazioei makina bat eskaera eginez. Horren aurrean, izan da positiboki erantzun duenik, baina zoritxarrez bestelako jarrera izan dutenak ere ugari izan dira. Tartean ditugu Durango, Iruñea, Tafalla edota Garesko udala.
Tafallakoa dugu hondar kasua. Herritarren eskaerak iragan ikasturtean aurkeztu bazituzten ere, irailaren 25ean eman zuen erantzuna bertako alkateak. Gazteleraz hutsez, “Vascuence”aren legeak araututa Tafalla herria zonalde “ez euskalduneko” eremuan aurkitzen denez, eta 17.2. artikuluan jasotzen denaren arabera, bertako administrazioen inprimaki, zigilu, dokumentazio, jakinarazpen, mezu, seinalizazio, errotulazio, argitalpen eta iragarki guztiak gazteleraz izanen direla jakinarazten zuen.
Horren aurrean, "berriz ere" "gure herrian bertan euskaldunok bigarren mailako herritar bihurtzen gaituen legearekin" egin dutela topo salatu du Tafallako EHEk. Hala ere, ez dute uste "aipatu legea denik euskaraz bizitzeko dugun eskubidea oztopatzen duen traba bakarra eta nagusiena". Beraien irudiko, "udal gobernuaren borondate-politiko ezak eragozten du euskaraz bizitzeko bidean urratsak ematea". Izan ere, "legeak 17.2. artikuluan jasotakoa dioen arren, ez du debekatzen administrazioak euskaraz egiterik", eta debekatuko balu ere, "euskaldunok zilegitasun osoa dugu gure herrian bertako administrazioarekiko harremanak euskaraz izateko".
Hori dela medio, alkatearen "itxurakeria" gaitzesteaz gain, "Nafarroako lege <
Garestarrak ere, espaloian tinko
Garesko udalak entzungor egin die herritarren eskaerei. Horren aurrean eskera gehiago bildu eta aurkeztu dituzte eta bide horretan jarraitzeko asmoa agertu dute. Aurrera begirako urratsak eztabaidatzeko, batzarra egin zuten asteazkenean. Bertan, hurrengo hilabetean zehar atxikimendu gehiago jasotzeko apustua egin zuten. Horrez gain, egindako eskaerei erantzuna eman diezaien udalarekin berriz harremanetan jartzea adostu zuten.
|
Euskaraz bizi sarean