Donostiako Bagera elkarteak hasitako bideari jarraiki, mediku euskalduna aukeratzea sustatzeko Euskaraz Osasuntsuago kanpaina abiatu zuen Zarauzko EHEk Osasungintza Euskalduntzeko Erakundearekin elkarlanean. Larunbat honetan ospatuko dute ekimenaren bukaera bertso-saio batekin.
Donostiako Bagera Euskaldunon Elkarteak eta Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) iaz martxan jarri zuten ekimenari jarraipena eman diote Zarautzen OEEk berak eta EHEk. Euskaraz bizi nahi duen herria izatetik euskaraz bizi den herria izatera pasatzeko urratsak ematen ari dira Zarautzen. Ekimen honekin, herritarrak mediku euskalduna eskatzera animatu nahi dituzte, eta, mediku euskalduna dutenen kasuan, haiekin euskara erabiltzen hastera bultzatu. Finean, osasun arloan ere euskaraz bizitzea sustatzea du helburu 'Euskaraz osasuntsuago!' kanpainak.
Aste osoan zehar ibili dira lanean. Herritarrei beharrezko informazioa helaraziz, alde batetik, eta Osasun Zentroaren parean iruzurra salatzeko elkarretaratzea eginez, bestetik.
EHEk elkarretaratzea egin du gaur Barakaldoko BECen atarian Eusko Jaurlaritzaren Lan Eskaintza Publiko berriaren iruzurra salatzeko. Areto barruan aldiz, "Osakidetzan euskaraz" leloa zeramaten pankartak bota ditu lehen solairutik.
Billabonako Osasun Zentroko atarian oposaketen iruzurra salatu du Billabonako EHEk. Pankartak eta kartelak erabili dituzte salaketa egiteko.
Durangaldean bezala, Oreretan ere ekimenak egin dituzte oposaketen ondorioz euskaldunon eskubideak urratzen jarraituko direla salatzeko. Gaur hasi dira azterketak BECen.
Osasun zentroetako sarreretan margoketak egin eta kartelak paratu dituzte bart Durangon eta Iurretan. Gaur hasiko dira Lan Eskaintza Publikorako azterketak.
Kexuetatik harago, euskaldunok eskubidez dagokigun osasun-zerbitzu euskalduna galdegiteko beharra nabarmendu dute. Maiatzaren 17an eskaerak egiteko laguntza emanen dute Donostiako anbulatorioetan.
Medikuntza Euskaldundu taldeak elkarretaratzea egingo du bihar 19:00etan Basurtuko (Bilbo) ospitalearen sarreran. Medikuntza euskalduntzearen aldeko mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte erakunde, ikasle, irakasle, langile, paziente nahiz herritarrak. Elkarretaratze gehiago egingo dituzte aurrerago beste Osasun Etxeetan.
Hiru urtez bildu gabe egon ostean, porrot egin du Osakidetzako mahai sektorialeko euskara batzordea berriz biltzeko saiakerak. Ordua eta lekua jarrita zeuden, partaide batzuk ere bertan ziren, baina bilera ez zen hasi ere egin arduradun politikoek hitzorduari muzin egin ziotelako eta bat-bateko itzulpengintza zerbitzurik ez zelako bermatu. Bilera aurrera eramateko gutxieneko baldintzarik ez zela argudiatuta, batzordeko sindikatu guztiek bilera bertan behera uztea erabaki zuten. Azken urteotan Osakidetzan ematen ari diren euskaldunon aurkako jarrera mespretxatzaileen artean beste bat baino ez da izan azken hau
|
Euskaraz bizi sarean