• 15
    EKA
    Oreretan ere oposaketen iruzurra salatu dute
    Ekimena Lartzabalgo osasun zentroan

    Durangaldean bezala, Oreretan ere ekimenak egin dituzte oposaketen ondorioz euskaldunon eskubideak urratzen jarraituko direla salatzeko. Gaur hasi dira azterketak BECen.

    Osasungintza euskaldunaren aldeko pankarta eta kartelak jarri dituzte Oreretako (Gipuzkoa) osasun zentroen atarietan. "Euskaraz sendatu nahi dugu! Osaquidecharekin euskara gaixo" lema erabili dute Osakidetzako oposaketen iruzurra salatzeko. Ekimena Lartzabarlgo, Iztietako eta Beraungo osasun zentroetan egin dute.

    Gaurtik hasi eta igandera bitarte izanen dira Hezkuntza eta Osakidetzako Lan Eskaintza Publikorako azterketak. EHEk elkarretaratzea eginen du bihar Barakaldoko BECen (Bizkaia) LAB sindikatuarekin batera. 10:30ean izanen da protesta.

      • Orereta_osakidetzaneuskaraz02
      • Orereta_osakidetzaneuskaraz01
      • Orereta_osakidetzaneuskaraz04
      • Orereta_osakidetzaneuskaraz03
      • Orereta_osakidetzaneuskaraz05

      Iruzkinak

      Egin zure iruzkina

      • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
        Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.