• 24
    AZA

    Hitz politak alde batera utzi eta herritarren hizkuntza eskubideak errespatzeko deia egin zuten.

    Osaquidechan euskaraz sendatu nahi dutela aldarrikatu dute zarauztarrek

    Iragan larunbatean euskaraz sendatu nahi dutela aldarrikatu zuten makina bat zarauztarrek. EHEk deituta, hainbat eragile eta norbanakok egin zuten bat elkarretaratzearekin.

    Zarauzko osasun zentroan kontratazioetan gauzatu diren hizkuntza-urraketak salatu zituzten. Bi azpimarratu zituzten:

    Alde batetik, "bajan dagoen emagin titular elebiduna ordezkatzeko euskararen ezagutza egiaztatu gabeko langilea hartu du Osakidetzak, lanpostuaren baldintzetako bat Hizkuntz Eskakizuna egiaztatua izatea den arren".

    Bestetik, "maiatzean jubilatu zen mediku baten lanpostuari, araudiak ezartzen duenaren aurka, ez zaio derrigortasun-datarik jarri eta honek, lanpostua betetzeko euskararen ezagutza egiaztatzea beharrezkoa ez dela izango suposatzen du".

    Neurrion erruz Zarauzko osasun zerbitzuaren kalitatea nabarmen kaxkartuko dela salatu zuten. Eskualdeko pertsonal burua Granados baino, Armentia, Darpon, Urkulu eta EAJ/PNV jo zituzten erantzuletzat. "Hitz politak alde batera utzita eraginkorragoak izango diren neurriak" har ditzaten galdegin zieten. "Euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatuak izan daitezen egin beharrekoa egiteko", alegia.

    Espaloian tinko jarraitzeko asmoa dute. Jakinarazi zutenez, "euskaraz bizi nahi duen herri bat dagoela" ikusarazteko asmoz, sinadura bilketa jarri dute martxan.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.