• 07
    ABE
    Durangoko Azokako bigarren egunean murgildurik
    Artekaleko 59.a atzo

    Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzalea Durangoko Azokan dago atzotik. Landako gunean artekaleko 59.ean agendak, dokumentala eta kamiseta berdeak salgai dituzte, besteak beste. Kanpoaldean, berriz, jantziak eta bestelako materiala erosi daiteke zubiaren inguruetan.

    Bete-betean murgildu da EHE Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen 47. Azokan. Landako gunean eskaintza berezia: 2013ko agenda eta dokumentala 10 euroren truke. Gainera, "Euskalduna naiz eta harro nago!" lemadun kamiseta berdeak ere salgai daude artekaleko 59.ean. Euskaltzale! aldizkariaren 46. alea, Artzeren esaldia biltzen duen xafla, txiskeroak, koadernoak eta bestelako materiala ere aurkituko duzue bertan. Kanpoaldean ere saltokia paratu du EHEk. Jantziak, banderak eta bestelako materiala saltzen ari dira zubiaren inguruetan.

      • Abenduaren 7a
      • Abenduaren 7a
      • Abenduaren 7a
      • Abenduaren 7a
      • Abenduaren 7a
      • Abenduaren 7a
      • Abenduaren 7a
      • EHEren standa
      • Saltokia zubi inguruan
      • Landako gunean agendak saltzen
      • EHE artekaleko 59.ean

      Iruzkinak

      Egin zure iruzkina

      • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
        Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.