• 04
    URR

    Hizkuntza-politikak jaso beharko lukeen edukiaren inguruko proposamena helarazi die alderdi politikoei. Ausardiaz jokatzea eskatu die hizkuntza-politika eragingarria egin dezaten, berandu baino lehen.

    Lehen urratsa euskarari estatus egokia ezartzea da, hau da, lehentasunezko izendatzea. Bigarrena, berezkoa izatea, eta horregatik ofiziala. Baina bide egokia jorratzeko, euskararen unibertsalizazioa ezinbesteko baldintza da Kontseiluaren esanetan. "Hori horrela egin ezean ezinezkoa izango da euskararen garapen funtzionala", azaldu du Oskar Elizburuk Kontseiluaren izenean. Baldintza horiek biltzen dituen dokumentua helarazi die Araba, Bizkai eta Gipuzkoako alderdiei. 

    Azaroaren 21ean hauteskundeak eginen dituzte hiru lurralde horietan, eta hizkuntza-politika eragingarri batek aipatutako neurriak bere egin beharko lituzkeela uste du Kontseiluak. "Gaur egun abian diren hizkuntza-politikek ez dute epe onargarri batean euskara normalizatzeko inolako aukerarik eta horregatik, behar beharrezkoa da pauso sendoak ematea", azaldu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Hamar urterako plana da, eta bi helburu nagusi ditu: euskararen zein ezagutzaren unibertsalizazioa eta espazioen euskalduntzea. Hizkuntza-politika eragingarria egiteko ausardiaz jokatzeko galdegin die Kontseiluak alderdi politikoei.

    Euskara Sustatzeko Ekintza Plana

    Informazio gehiago Kontseiluaren webgunean

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.