• 28
    IRAI
    Euskarazko hezkuntzaren alde kontzertuak antolatu dituzte Sartagudan
    Sartagudako Ibaialde ikastolaren urteurreneko besta. BERRIA

    "Sartagudak etorkizuna euskaraz eraikitzen du" lemapean, larunbatean hiru talde igoko dira taula gainera. Irabaziak eskualdeko euskarazko hezkuntza bultzatzera bideratuko dituzte.

    Musika euskararen alde. Larunbaterako kontzertuak antolatu dituzte Sartagudan (Nafarroa). Taula gainean hiru talde: Zea Mays, Interlude eta Ikara, eta helburu zehatza: euskarazko hezkuntza bultzatzea. Horrexegatik, kontzertuko irabaziak eskualdeko euskarazko hezkuntza zabaltzera bideratuko dira. "Sartagudak etorkizuna euskaraz eraikitzen du" lemapean bilduko dira inguruetako euskaltzaleak.

    Kontzertua Sartagudako igerilekuan izanen da 22:00etatik aitzinera. Sarrera aldez aurretik erosita zortzi euro balio ditu, eta bertan hamar eurotan salduko dituzte. Kontzertua ikusi nahi duenak Sartagudako Habana, Lizarrako Katxetas eta Iruñeko Sua tabernetan ditu sarrerak salgai. Antolatzaileek esan dutenez sarrera mugatuak daude.

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.