• 26
    UZT
    Leon erregea euskaraz itzartuko dute Baionan
    Haurrak Leon erregea itzartzen. KAZETA.INFO

    Haurren eguna ospatuko dute gaur Baionako bestetan, eta haurrak Leon erregea itzartzera joanen dira. Aurten lehenbiziko aldiz euskaraz egin nahi dute ekitaldi hunkigarri hori.

    Hasi da besta Baionan, eta euskarak ere bere tokia izanen du Lapurdiko hiriburuan. Besteak beste, gaur Leon erregea euskaraz itzartuko dute lehenbiziko aldiz. Euskaraz Bai taldeak -Kontseilua eta hainbat norbanako tarteko- egin du ekitaldia euskaraz egiteko deialdia. Erdaldunak ere izanen direla kontuan izanik, afitxak eta banderola eramanen dituzte. Hitzordua eguerdiko hamabietan izanen da Herriko Etxearen aitzinean.

    Helburua Baionan euskararen presentzia jendarteko sektore guztietan handitzea da, euskaraz normaltasun osoz bizi ahal izateko. "Biziki garrantzitsua da haurrek euskara ikastea eta euskaraz mintzatzea, eta horretarako, ezinbestekoa euskara eskolatik kanpo ateratzea, haurrek ikus dezaten euskara bizirik den hizkuntza bat dela, ez dela bakarrik eskolan ikasten duten ikasgaia", azaldu du Euskaraz Bai taldeak.

    Bart hasi dira Baionako bestak.  Maddi Sarasuak bota du bertsoa, eta ondotik, giltzak bota dituzte Andoni Heguiaphal Aviron Reicheleko kapitainak, Ivan Levai France Intereko esatari ohiak eta Vicent Cassel aktoreak. Aurten 80 urte bete dituzte Lapurdiko hiriburuan ospatzen diren bestek.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.