• 21
    EKA
    Altsasuko euskaldunak bilduko ditu bihar EHEk
    Eguneko ekimenak iragartzeko kartela

    Altsasuko EHEk urte osoko balorazioa egin nahi du herriko euskaldunekin, eta argazki batean bildu nahi ditu euskaraz bizitzeko hautua egin duten herritarrak. Ezabatu eta euskaraz bizi ekimenean jasotako isunak ordaintzeko dirua bilduko du ere.

    Bihar, euskaraz bizitzeko hautua hartu dutenak, hartu nahi dutenak edota EHErekin bat egin duten Altsasuko (Nafarroa) euskaldun guziak bildu nahi ditu EHEk. Horretarako egitarau xumea prestatu dute. Lehenik eta behin, ikasturtean zehar egindako ekimenak gogoratuko dituzte, eta egungo egoerari buruz hausnartu. Altsasuko EHEk heldu den urtean jarraituko duen lan ildoa ere zehaztuko dute. Horren ondotik, euskaldun guziekin argazkia egiteko asmoa dute. Azkeneko ekimen hori 20:30ean izanen da, herriko plazan.

    Bestalde, Ezabatu eta euskaraz bizi ekimena dela eta Altsasuko bi kidek jasotako isuna ordaintzeko laguntza ekonomikoa bilduko du taldeak. Horretarako, kamisetak salgai izanen dituzte 18:00etatik aurrera. Gainera, musikak girotuko du plaza arratsaldean zehar. Biharko ekintzetan parte hartzeko deia luzatu die EHEk Altsasuko euskaltzaleei.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.