• 19
    EKA
    Eskoziara bidaia zozkatuko du EHEk
    Zozketan parte hartzeko boletoa

    Udan salduko dira zozketarako zenbakiak, eta urriaren 2an argitaratuko da zenbaki saritua Berria egunkarian eta webgune honetan. Irabazleak Edinburgora bidaiatzeko aukera izanen du.

    EHEk Edinburgora (Eskozia) joateko aukera eskaintzen dizue. Izan ere, bi lagunendako bidaia zozkatuko dugu urrian. Aste beteko egonaldia eta bidai gastuak ordainduak izanen ditu irabazleak. Zozketan parte hartzeko boletoak euro batean salduko dira udan zehar. Zozketa notario aurrean eginen da urriaren 1ean eta urriaren 2ko Berria egunkarian argitaratuko da. Webgune honen bidez ere emanen dugu zenbaki irabazlearen berri.

    Iaz Eskoziara bidaia zozkatu zuen EHEk, eta jendartean izandako harrera ona ikusirik aurten Eskoziako hiriburua ezagutzeko aukera eskaini nahi izan du eragile euskaltzaleak. Iazko irabazlea Gorka Garcia nafarra izan zen.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.