• 30
    MAI
    Goizuetan izanen da aurtengo UEMA eguna
    UEMA eguna iragartzen duen kartela

    Ekainaren 9an ospatuko da, eta herri euskaldunak hizkuntza politika aurrerakoietan aitzindari izan direla aldarrikatuko dute. Egun osoko egitaraua prestatu du UEMA eguneko batzordeak.

    UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bere eguna ospatuko du Goizuetan (Nafarroa). 'Euskaraz bizi eta ari, herri euskaldunak aitzindari' lemapean egun osoko besta antolatu dute ekainaren 9rako. Lelo nagusiarekin UEMAko udalerriek hizkuntza politika aurrerakoiak ezartzerakoan izandako iniziatiba eskertu nahi dute. "Konturatu behar dugu euskararen normalizazioan behar beharrezkoak garela herri euskaldunok eta herri euskaldunok garela hizkuntza politika aurrerakoietan aitzindari", azaldu dute.

    Egitarau oparoa prestatu dute, eta herri bazkaria ere eginen dute. Azken horretarako txartelak salgai dira 18 eurotan (14 urtetik beheitikoek 12 euro), eta bi modu daude haiek eskuratzeko: 946279195 telefonora deituta edo Goizuetako Amaia okindegian.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.