• 02
    MAI
    Euskalnatura, natur-zientziei buruzko informazioa euskaraz
    Euskalnatura webgunearen itsura

    Euskalnatura webgunea martxan da. Natura eta natur zientzien inguruko informazioa biltzen duen webgune euskalduna. EHUko hainbat ikasleren ekimena da, urte gutxitan nabarmen handitu egin dena.

    Hiru helburu nagusi ditu Euskalnatura atari digitalak: Euskal Herriko natura eta natur zientziak jende guztiaren eskura jartzea, euskarak interneten duen presentzia handitzen laguntzea eta naturazale gazteei gustuko dituzten gaiak eta jarduerak lantzea ahalbidetzea. Euskal Herriko naturaren eta natur-zientzien zaleek, beraz, badute topagunea sarean.

    Duela bospasei urte abiatutako ekimena da Euskalnatura, EHUko hainbat ikaslek martxan jarri zutena. Hasieran ikasleen arteko tresna baino ez zena handitu egin da, eta proiektu komunikatibo bihurtu da. Egun 20 kidetik goiti dira talde horren atzean, eta webguneak "indar handia" du.  Itsura berritu egin dute informazioa gehituz eta edukiak ordenatuz.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.