• 25
    API
    Iruñeko Euskal Jaia ospatuko da maiatzaren 5ean
    Euskal Jaia aurkezteko prentsa aurreko agerraldia

    Iruñeko hainbat eragilek antolatu dute Euskal Jaia, Euskal Herrian Euskaraz tarteko, eta lehenbiziko aldiz eginen dute Sanfermin Txikietatik at. Euskarak eta euskal kulturak dituen oztopoei aurre egiteko balioko du besta egunak.

    Iruñeko Euskal Jaia maiatzaren 5ean izanen da. Hainbat eragile euskaltzale eta kulturalek egin dute deialdia, EHE tarteko. Antolatzaileek euskal kulturaren aldeko besta egiteko beharra nabarmendu dute. "Zoritxarrez, urteetan zehar euskaldunoi gure izaera eta nortasuna ukatzeaz gain, gaur egun gure hizkuntzak eta kulturak ere oztopo desberdinei aurre egin behar izaten diete".  Horregatik gonbidatu dituzte euskal kulturaren alde lan egiten duten kolektibo, talde eta norbanakoak bestan parte hartzera.

    Aurretik ere ospatu izan da Euskal Jaia, baina beti ere Sanfermin Txikiko egitarauaren barnean. Antolatzaileek uste dute gure kulturak egun propioa" merezi" duela, eta horrek bultzatu ditu Euskal Jaia maiatzean egitera. Egitaraua, baina, orain artekoaren antzekoa izanen dela azaldu dute. Euskal dantza taldeen kalejirak izanen dira alde zaharrean, eta Gaztelu enparantzan elkartuko dira denak "ohitura den bezala". Bazkaria eta kontzertuak ere izanen dira. Proiektuak segida izanen du hurrengo urteetan.

    Egitaraua

    10.30 Kalejirak Alde Zaharrean barna (fanfarreak, joaldunak, dantzariak, trikitilariak, konpartsak, txarangak).
    12.00 Iruñean Kantuz Merkaderesetik
    13.00 kalejirak elkartu ondoren, Larraindantza herrikoia Gaztelu enparantzan
    14.30 Herri bazkaria Santa Ana Plazan (txartelak, ostiraletik aurrera salgai, 18 eurotan Mesonen eta Iruñazarran).
    17.30 Dantzaldia bazkalgunean (Akiakule eta Erromeria oinak apurtu arte)
    17.30 Herri Kirolak (Sokatira txapelketa) Burgoen plazan.
    21.00 Baserritars taldearen kontzertua Muthiko Alaiak peñan

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.