• 17
    API
    Larunbatean euskararen aldeko aldarriak hartuko du Gasteiz
    Eguna iragartzeko kartela

    Apirilaren 21ean Euskaraz Bizitzera Goaz eguna ospatuko da Gasteizen. Bertako euskalgintzak deituta, egun osoko egitaraua prestatu dute. Ekitaldi nagusia 19:00etan izanen da; manifestazioa eginen dute Andra Mari Zuritik abiatuta.

    Euskaraz bizitzea ezinezkoa da Gasteizen, horregatik, Euskaraz Bizitzera Goaz eguna antolatu du bertako euskalgintzak. Euskarak politika egoki eta eraginkorrak behar dituela agerian utzi nahi dute antolatzaileek. "Hizkuntza politikek urte gehiegitan eragotzi dute euskaraz bizitzeko aukera, eta, horren aurrean, ausardiaz jokatu behar dugu", azaldu du EHEko kide Azaitz Gartziak.

    Javier Maroto Gasteizko alkatearen jarrera ere salatu du bertako euskalgintzak. Euskarari bideraturiko diru laguntzak ez zituela murriztuko esan arren, hitza ez duela bete eritzi diote. "Euskarak zerbait behar badu, inbertsioak behar ditu, eta euskara lehenetsi eta orain arteko egoera iraultzea ekarriko duten politikak", azaldu du Gartziak.

    Goizean hasiko dira ekimenak, 11:00etatik aurrera musika, dantza eta giro ona izanen dira Gasteizko kaleetan. Hirigunean ospatuko da Euskaraz Bizitzera Goaz eguna, eta gauean Gaztetxean jarraituko du jaiak. Egitarau oparoa prestatu dute, adin ezberdinei zuzendua. Jon Daltonek eguna iragartzeko kantua prestatu du; Ne-Yoren kantuaren bertsioa egin du.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.