• 17
    MAR

    Jendetza bildu da Donostiako kaleetan Euskaraz Bizi Eguna ospatzeko asmoz. Eguraldia lagun, kaleetan giro ona da nagusi.

    Giro ederrean hasi da Euskaraz Bizi Eguna
    Porrotx laguntxoez inguraturik

    Porrotxek eman dio hasiera Euskaraz Bizi Egunari. Bonberenea txarangarekin batera kalejira jendetsua egin dute Trinitate plazatik Konstituzio plazara. Haiekin batera hamaika haur eta guraso ibili dira kantuan eta irri egiten. Bien bitartean, musikak hartu ditu Donostiako kaleak. Albokariek, trikitilariek, Trebexka dantza taldeko kideek eta erraldoiek hartu dute horretarako ardura. Giroa, beraz, bikaina izan da goizean goizetik, eta eguraldia ere ederra.

    Irrien lagunek egunari ekin aurretik, baina, hizkuntza jokabideen tailerra izan da San Telmo museoan. Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarteak antolatu du ekimena. Ondotik, 12ak aldera, bakarrizketen tenorea izan da. Barry Barrezek eta Aitor Txarterinak egin dute Beñat Gaztelumendirekin batera prestatutako saioa.


    Herri bazkariaren txanda izan da ondoren. 500 lagunek bete dute Konstituzio plazan jarritako karpa handia. Kantu Jira ari da bazkalondoa alaitzen. Giro paregabea izan da nagusi egun osoan zehar, eta hala izaten jarraitzen du oraindik ere.

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.