• 08
    ABE

    Zarautzi mamia mimoz jarri nahi izan dio euskalgintzak. Horretarako, Euskarastea antolatu dute. Joan den hastean hasitakoak segida izango du asteburu honetako jardunaldiekin. Herriko kulturaz mintzatuko dira han. Euskarastea abenduaren 23ra arte luzatuko da hainbat ekimenekin.

    Zarauzko euskalgintza

     

    Zea Mays taldeak abiatu zuen ospakizuna, abenduaren 2an Putzulo amets fabrikan eskainitako kontzertuarekin. Asteburu honetan emango diote segida Euskarasteari, gure herriko euskal kulturgintza ardatz hartuta. Izan ere, Ariolari buruz arituko dira abenduaren 9 eta 10eko jardunaldietan. “Euskal Herriko beste esperientzia arrakastatsuen berri izan eta Zarautzerako proposamen konkretuak egingo dira bertan”, azaldu du Zarauzko EHEk. Herritar ororen parte-hartzea “ezinbestekotzat” jo dute, eta Oteitza Lizeo Politeknikoan eginen diren jardunaldietan parte-hartzeko gonbitea luzatu dute.

    Ospakizuna borobiltzeko, abenduaren 17an San Tomas azoka izango dute, eta 23an kopla txapelketa. Ekimenak euskalgintzaren elkarlanari esker antolatu dituzte: AEK, EHE eta Ariola Kultur Ekimena egon dira Euskarastearen prestaketa lanetan.

    Informazio osagarria