• 30
    API

    Aurten Txantreako Euskal Herrian Euskaraz-i egokitu zaio Iruñeko auzoko jaietako txupinazoa botatzea. Hala ere, EHEko kideek Jai Batzordeak eta auzoak berak urteetan zehar bultzatu duen eredu parte-hartzailea goratu eta Txantrean euskararen aldeko lana burutu duten eta euskaraz bizi diren guztiei eskeini die txupinazoa botatzearen "ohorea". xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx...DANBA!

     

     

    Txantreako EHEk jaietako txupinazoa botatzean esandakoa:

     

    "Arratsaldeon guztioi! Auzoko jaiei hasiera eman baino lehenago gure ongi etorririk beroena eskeini nahiko genioke bi urte luzez gure artean egon ezin izan duen lagun bati. Aurtengo jaiak merezi duzun askatasunean goza ditzazula, ta ONGI ETORRI ARANTZA!! 

    Honetaz gain, Jai Batzordeak eta auzo honek berak urteetan zehar bultzatu duten eredu parte-hartzailea goraipatu nahi dugu. Ez dago inolako udalaren trabarik auzolanean oinarritutako herri-kultura eta antolaketa geldituko duenik! Honetan parte hartzen duzuen orori, MILESKER! 

    Eta guri dagokigunez esan, sekulako ohorea dela guretzat gaur hemen goian egotea. Gure lanaren onespena dela badakigu, baina urte hauetan Txantrean, euskararen aldeko lana burutu duzuen guztiena eta euskaraz bizi zareten guztiena da aurtengo txupina botatzearen ohorea.

    30 urte bete ditu EUSKAL HERRIAN EUSKARAZek, baina gure buruaz beste egiteko jaio ginen, badakigulako euskaraz bizitzea, askatasunean, lortuko dugula. 

    Guztion esku dago ordea, Euskal Herri euskaldunaren bidean urratsak ematen hastea. 

    Besterik gabe,  etorkizuneko EUSKARAREN HERRI horren alde borrokatzeagatik gaur gurekin ez dauden auzokide guztiak bihotzean eta gogoan ditugula...  

    GORA TXANTREA EUSKALDUNA!!!!!!!!!!!

    GORA TXANTREAKO JAIAK!!!!!!!!!!!!