• 24
    AZA

    Hiriko hizkuntza paisaia euskalduntzeko dinamikak aurrera darrai.

    Pamplona Iruñea bihurtzeko deialdia egin dute
    (www.kontseilua.eus bidez)

    Iruñeko hizkuntza pasaia euskalduntzeko orain dela lau urte abiatutako lanari jarraipena ematen ari zaio Iruñeko euskalgintza. Herritarren bulkadari esker, hizkuntza paisaian hainbat aldaketa egitea lortu ondoren, oraingoan, hiri sarreretako gaztelania hutseko panelak euskalduntzeko ekimena abiatu dute.

    Ekimenaren bitartez, hirira sartzen dena, Pamplonara baino Iruñera sartzea nahi dute Kontseiluaren baitan biltzen diren AEK, EHE, IKA, NIE, AET eta Sortzen-ek. Iruñea hiri euskalduna dela ezkutatzen duten panel horiek aldatzea da helburua. Herritarrak jo dituzte aldaketaren giltzatzat.

    Ekimenaren baitan, herritarrei deialdi desberdinak egingo zaizkio eskaera egin dezaten. Herritarrek euren eskera agertzeko bi modu desberdin izango dituzte; batetik, IRUÑEA panel ibiltariaren aurrean argazkia egitea eta hiri sarreretako panelak euskalduntzea eskatuz sinadura ematea.

    Hori egin ahal izateko, hauek dira hurrengo hitzorduak: azaroaren  29an Xatur Deuna egunean, abenduaren 3an Nafarroaren egunean, abenduaren 13an Txantreako egunean eta abenduaren 20an Mendillorriko egunean. Egun hauetaz gain, Iruñezar eta Campion euskaltegietan ere izanen da argazkia egiteko aukera.

    Aipatu hitzorduetan panelarekin batera sinadurak ere  bilduko dira. Bestalde, AEKren eta IKAren euskaltegietan eta Karrikiri euskal dendan ere horretarako aukera izanen da. Nahi izatekotan, interneten ere eman daiteke atxikimendua, www.irunekoeuskalgintza.org helbidean. Jasotako sinadurak Parlamentuan aurkeztuko dira.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.