• 01
    OTS

     

    4.601 euro balio du takografoaren diskoko daten zenbakiak euskaraz jartzeak. Hiru, garraiolarien sindikatuak eman du jakitera sindikatuko kide den kamioilariari irailaren 15ean Jaenen (Espainia) Guardia Zibilen eskutik gertatutakoa. Hile honetan berretsi du Andaluziako Juntako Herri Lan eta Garraio sailak gidariaren kontrako isuna "erregistro orria fatsutzea" leporatuta.

     

     

    Joan den irailean, Hiru sindikatuko garraiolari bati gelditzeko eta takografoaren diskoak erakusteko esan zion Guardia Zibilak Jaenen (Espainia). Kamioilariak esandakoa bete, eta takografoaren (gidatzeko eta atseden hartzeko orduak kontrolatzen dituen aparailua) diskoak erakutsi zizkion. Guardia Zibilek 4.601 euroko isuna jarri zioten gidariari diskoa  "faltsututa" zegoela argudiatuz. Izan ere, diskoaren datak euskaraz zeuden jarrita, euskarazko hitz bakar bat agertzen ez zen arren; dataren ordena espainolez ageri beharrean (eguna/hilea/urtea), euskaraz agertzen zen (urtea/hilea/eguna).

    Garraiolariak errekurtsoa jarri zio isunari dataren egokitasuna adierazi eta isuna atzera botatzeko galdeginez. Altabada, Andaluziako Juntako Herri Lan eta Garraio sailak ezekoa eman dio Hiru sindikatuakoari iragan urtarrilaren 15ean helarazitako ebazpenaren bidez. Bertan ontzat ematen du Guardia Zibilaren ekinbidea eta takografoaren data euskaraz jartzea "erregistro orria faltsutzea" dela onartu du 4.601 euroko isuna berretsiz. Horren aurrean, Hiru sindikatuak espainiarra ez den edozein garraiolarik aurrean duen arriskua salatu du.

    Euskara erabiltzea eta euskaraz bizitzea delitu da batzuentzat oraindik.