• 27
    URT

    Euskararen legearen aldaketa "neurri txikiko aldaketa" dela iritzi dute.

    Kontseiluak aldaketa sakonagoak galdegin ditu Nafarroan
    (www.kontseilua.eus bidez)

    "Ustekaberik ez bada, zoritxarreko euskararen legea aldatuko dute. Neurri txikiko aldaketa da, hala ere, eta bestelako neurririk gabe indar gutxikoa izan daiteke". Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok "ontzat" jo du atzo Nafarroako euskararen legea aldatzeko proposamena, baina hizkuntza politika "egokia" izateko aldaketa sakonagoak behar direla berretsi zuen Iruñean, euskalgintzako hainbat elkartetako ordezkariekin egindako agerraldian. Tartean zen EHE. Hala ere, aldaketak "aukera berriak" ekartzen ahal dituela uste du Kontseiluak. Aldaketa horren bidez, hain zuzen, euskararen aldeko normalizazio prozesua indartzea da haren apustua.

    Bilbaok nabarmendu du hizkuntza politikak lau zutabe izan behar dituela oinarri: "Batetik, arkitektura juridikoa egokitu behar da; bestetik, plangintzak jarri behar dira abian; hirugarrenik, baliabideak behar dira; eta laugarrenik, herritarrak motibatu behar ditugu, haiek direlako normalizazioaren motorra". Kontseilua lan hori egiteko prest dela erran du Bilbaok. "Euskararen normalizazioa erraztuko duen hizkuntza politika behar dugu", erantsi du. Hori nola egin datorren apirilaren 25eko ekitaldian azalduko du Kontseiluak, idazkari nagusiak iragarri duenez. Iruñeko Anaitasuna kiroldegian eginen dute.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.