• 22
    ABE

    Munduan Arriskuan diren Hizkuntzen Atlas berritua plazaratu du UNESCO erakundeak. 1996 eta 2001. urteetan kaleratu zituen erakunde honek  euskararen "zaurgarritasuna" jasotzen zuten lehen bi atlasak, eta azken honekin hirugarrenez berretsi du euskaldunon hizkuntzak bizi duen arrisku egoera. Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako errealitate linguistikoa bereziki larria dela azpimarratu du erakundeak.

     

     

    Munduan Arriskuan diren Hizkuntzen Atlasa argitaratu du UNESCOk hirugarrenez, eta 1996 eta 2001ekoei jarraiki, txosten berriak ez dakar euskaldunontzat albiste onik. Euskara arriskuan dagoela berretsi du UNESCOk. Atlasak zehazten dituen bost arrisku-mailen artetik euskara arrisku txikienean kokatzen badu ere, salbuespen bat azpimarratzen du. Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoan euskarak duen egoera larria.

    Eranskinak:

    UNESCO

    Berria

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.