Durangoko EHE giroa berotzen hasi da. Azaroaren 24an Euskararen Legeak 30 urte beteko ditu, eta hainbat mobilizazio deitu ditu eragile euskaltzaleak. Durangoko kaleetara atera dute salaketa.
Larunbatean Durangoko (Bizkaia) bi anbulatorioetan, justizia jauregian, eskoletan eta udalaren herritarren arreta zerbitzuan kartel handiak ipini zituen EHEk. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legearen 30. urteurrenaren harira egin dute ekimena. Giroa berotzen hasi dira, eta salaketa kalera eraman nahi izan dute. Azaroaren 24an, urteurrenaren egunean bertan, Durangon eginen den elkarretaratzea gogoratu dute: Eguerdian izanen da, Udaletxearen aurrean. Arratsaldean Gasteizera joanen dira.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean