Anoeta eta Lezok hartutako neurrien helegitearekin hasi zuen Estatu Espainoleko abokatuak Zestoarekin jarraitu eta beste 33 herri erakundetara iritsi daitekeen erasoa.
Euskararentzat arnasgune diren herrien "esfortzua" lagundu nahian, babesa emateko eta legeak garatzeko eskatuko dute UEMAko ordezkariek.
Heldu den larunbatean egingo du UEMAk urteko batzar nagusia, eta bertan onartuko dute Zarautz, Tolosa (Gipuzkoa), Lekeitio, Munitibar (Bizkaia) eta Lesaka (Nafarroa) Udal Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea. Ordutik aurrera 69 herrik osatuko dute mankomunitatea.
Larunbatean hainbat euskaltzale bildu ziren herriko etxearen aitzinean Senpere herriko izen ofiziala izan dadin galdegiteko. Urte betean jasotako izenpedurak biltzen dituen txostena utzi zuten bertan. Iñaki Viquendi artista senpertarrak lagundurik performantzia artistikoa ere egin zuten salaketa gisa.
Herriko izen ofiziala Senpere izan dadin elkarretaratzea deitu du Senpereko Euskaraz Bai taldeak. Herriko Etxearen aitzinean izanen da, eta orain arte bildutako sinadurak bertan utziko dituzte.
Ongi etorri! Gune bereziko atal honetan dinamika honetan parte har dezazun beharrezkoak diren materialak dituzu eskuragai. Edozein zalantza argitzeko jarri gurekin harremanetan euskaltzale@euskalherrianeuskaraz.org helbide elektronikoaren edo (0034) 648-925-894 telefono zenbakiaren bidez. Nahiago baduzu, utzi zure iruzkina albistean.
Ongi etorri! Gune honetan herritarron eta herri administrazioaren arteko harremanak euskaraz izan daitezen EHEk abiatu berri duen dinamikaren inguruko material eta zehaztapenak topatuko dituzu. Urtarriletik aurrera egongo da martxan indar betean. Momentuz, kartel orokorrak, dokumentu baliagarriak eta dinamika aurkezteko agerraldian irakurritako testua dituzue azpian:
Igantzi, Oñati, Mañaria, Ondarroa eta Gipuzkoako Getaria Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartuko dira larunbatean, UEMA egunarekin batera. Gaur egun 61 udalerrik osatzen dute.
Euskara jo mugan izan du berriz ere Begoña Ganuza Lizarrako (Nafarroa) alkateak. Deialdiak eta udalbatzetako aktak euskaraz idaztearen aurka azaldu da, eta legearen aitzakia paratu du bere jarrerari zilegitasuna emateko. UPNko alkatearen erabakia salatu du Bilduk, hizkuntza eskubideak urratzen dituelako. Alderdi abertzalean eskatu zuen deialdi zein aktak bi hizkuntzetan -euskaraz eta gazteleraz- idazteko.
EAJk aspaldi hasitako bidearekin jarraitzeko hautua egin du azkenaldian. Munitibar, Etxebarri, Mendexa eta Getariaren ostean Bermeo izan zen, bertan Ibilaldiaren jaia ospatu baino egun batzuk lehenago, EAJren erabakiz UEMAtik ateratzen hurrengoa. Azkena aldiz, Arratzu izan da, eta hurrengoa, Muxika izan daiteke. Espainiako legediak Ondarroa, Lekeitio eta Azpeitian indarrez egin duena egin du borondate eta erabaki propioz EAJk. Aitzakia? Garestia ei da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen kuota. Badira proiektu anitz askoz ere garestiagoak, baina estrategikoak diren heinean beharrezkoak direla esaten ez dute ba EAJkoek? Bistan da zer den estrategikoa eta garrantzitsua, eta zer ez, aipatu alderdiarentzat. Orain arte bezala, EHEk salatu du euskararen normalizazio prozesuan atzera egin dela erabaki honen bidez eta euskaraz bizitzeko ezinbesteko tresna dela UEMA adierazi du
|
Euskaraz bizi sarean