• 30
    API

    Gaztelera hutsean zeuden seinaleak kendu eta udalaren atarian utzi dituzte.

    Garesen ekimena egin dute "Udalak eta biok, euskaraz" aldarrikatuz

    2014ko ekainaren 20an, “Udalak eta biok euskaraz” dinamika jarri zen abian Gares-en.  Helburua, "euskaraz bizi bidean udala eta herritarren arteko harremana euskaraz izatea".

    Ordutik hona, herriko hainbat eta hainbat euskaldunek honako hiru eskaera luzatu dizkiote udalari:

    - Etxean,kalean zein udalean herritarrok jasoko ditugun paper, ohar, bando, inprimaki, publizitate euskarri, lanpostu deialdi eta abar guztiak euskaraz izatea.

    - Udalean bertan zein udalekoak diren eraikin eta espazio orotan euskaraz artatua izatea (igerilekuan, musika eskolan,  turismo bulegoan…).

    - Udalarenak diren eraikinen barnean zein kaleetan zehar udalak kokatutako plaka, seinale, edo bestelako euskarriak euskaraz izatea.

    Ia urte bete pasa den honetan, udalak oraindik ez du erantzun, "herritarren eskaeren aurrean entzungor  jarraitzen du".

    Hori horrela, Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak "udalaren arduragabekeria eta euskaldunokiko begirune falta salatu du" udalaren aurrean egin duen ekimenarekin. Garesen  euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu nahi izan dute.

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.