• 22
    API

    "Euskaldun izatea ospatuko duen festa" antolatu du larunbaterako Kontseiluak Iruñeko Anaitasuna kiroldegian (18:30).

    Larunbatean Anaitasuna betetzeko deia egin du Kontseiluak
    kontseilua.eus bidez

    Ekitaldira joateko azken deia egin diete herriarrei Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua osatzen dutenek. Orain arte eginiko lana eta aurrerantzean egin beharrekoa lotu ditu Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak: "Urte hauetan guztietan herri mugimenduaren eta antolatu gabeko herritarren lan boluntario eskergak ekarri du euskara eta ekarri gaitu gu guztiok hona. Hori gabe, dudarik gabe askoz ere egoera makurragoan egongo ginateke".
    Etorkizunerako Anaitasunako ekitaldia "indarra hartzeko ariketa" izango dela nabarmendu du: "Euskaraz bizitzeko nahia. Hori da heldu den larunbatean Anaitasuna kiroldegian bilduko garenok elkar lotzen gaituena. Nahi hori errealitate bihur dadin lan egiten dugu".

    Euskalgintzako kide ugarirekin egin du agerraldia Bilbaok: besteak beste, bertan izan dira Alizia Iribarren (AEK), Joxerra Senar (BERRIA), Nestor Esteban (EHE), Patxo Abarzuza (Elkar), Leire Muxika (Emun), Sagrario Aleman (IKA), Eneka Maiz (Uema), Garikoitz Torregrosa (Sortzen), Oskar Zapata (Topagunea), Urko Aristi (Tokikom), Lorea Arburua (Bertsozale Elkartea) eta Edurne Koch (UEU).

    Eskerrak ere eman nahi dizkiete herritarrei larunbateko ekitaldian: "Euskararen normalizazioaren motorra izan dira, eta oztopoen aurrean haiek eman digute guri aurrera egiteko indarra, adorea eta kemena". Aurrerantzean ere horrela izan dadin gonbidatu dituzte: "Jakin badakigu malkartsua eta oztopoz betea aurkituko dugula bidea. Baina, Anaitasunan elkarren artean egonda, elkarri energia transmitituz, indarberrituta aterako gara, eta Nafarroan behar dugun aldaketa bultzatzeko adorea eta kemena berrindartuta lanean jarraitzeko konpromisoa hartuko dugu".

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.