• 30
    API

     

    Laurehun urte igaro dira sorginen aurkako Inkisiziotik, deabruaren hizkuntzan hitz egiten zutenen aurkakoen prozesutik. Laurehun urte joan dira debekatutako hizkuntza, kultura eta ohitura ezezagunak zituztenak sutan errez, Gaztela batu eta bakarra eraiki nahi zuten garaitik. 

     

  • 30
    API

     

    Otsailaren 18an eta 19an, Donostian bildu zen Hizkuntza Aniztasunaren Hedapenerako Sare Europarra, Jose Ramon Etxezarreta HPSko buruak eta Jaurlaritzak antolatuta. Astebete beranduago Donostia Europako hiriburu kulturala izateko hautagaitza aurkeztera joan ziren Etxezarreta eta beste. Badirudi Europako kulturaren hiriburu izendatzeko egiten diharduten jardunaren baitan kokatu zituztela batzar itxi horiek, Bruselan Jaurlaritzak duen egoitzan egindako ekimenera hurbildu zirenak ikusita. 

     

  • 24
    API

     

    Euskaraz Bizi Eguna heltzear da eta Euskal Herri osoko EHEko taldeak lanean ari dira jo eta su deialdia ahal bezain bat hedatu eta ahalik eta euskaltzale gehienei Euskaraz Bizi Egunean parte hartzeko bideak erakutsi eta erraztu nahian. Hala, hango eta hemengo hainbat herri eta auzoetan muralak egin, aurrez aurreko zein e-posta bidezko gonbidapenak luzatu eta autobusetarako zerrendak nonahi jartzearekin batera, EHEren 30 urteotako ibilbidea eta aurrera begirako erronkak azalduz aurkezpenak egiten ari dira. Gaurkoan, Etxarri-Aranatzen ospatuko den Euskaraz Bizi Eguneko elkarte eta norbanako parte-hartzaileek argazki herrikoia atera dute maiatzaren 2rako azken aurreko deia eginez

  • 24
    API

     

    Oiartzungo EHEk prentsaurrekoa eman du Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako irakasleekin batera. Ekimen honek Euskal Herri osorako hezkuntza eredu bakarra eta euskalduna aldarrikatzea du helburu, hezkuntzaren arloan ere herri euskalduna jasaten ari den erasoaldi bortitzaren testuinguruan. Zentzu horretan, jaurlaritzak euskal nortasunaren aurkako politika suntsitzaileak eskolatik abiatu nahi dituela salatu dute

  • 13
    API

    Egunkaria auzia delakoaren baitan une garrantzitsua bizi izan da gaurkoan, Madrilgo (Espainia) Audientzia Nazionaleko Gomez Bermudez epaileak, absoluzioa jakinarazi baitie bost auzipetuei. Pozteko albistea etorri da oraingoan epaitegi berezitik, baina kaltea eginda dago; izan ere, 7 urte iragan dira Estatuak indarrez Egunkaria itxi eta herri euskaldunaren kontrako erasoa abiatu eta herri euskalduna bera, euskara, euskalgintza, herri mugimendua eta abar kriminalizatu zituenetik. Epaiak absoluzioa jasotzen du, baina Egunkariak itxita jarraitzen du

     

  • 12
    OTS

     PSEk garbi utzi zuen Jaurlaritzara iritsi aurretik zein izango zen euskararekiko aplikatuko zuen politika. Euskara Askatasunean manifestua argitara eman orduko, bere babesa helarazi zien Hizkuntza Aukeratzeko Askatasunaren Aldeko Plataformako kideei zein euskara ikasteko bi urteko eszedentzia izanda, euskara ikasi nahi izan ez, eta itxialdia egin zuten irakasleei. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gobernura iritsi ahala, Rafael Bengoa Osasun sailburu berria izan zen oposaketetan euskararen balioa berraztertu beharko zela esaten lehena, eta ondoren Rodolfo Ares Barne sailburuak jarraitu zion, Ertzaintzako lanpostuetan gutxieneko hizkuntza eskakizuna "aski nahikoa" zela eta "euskadiko errealitate sozio-linguistikoarekin bat" zetorrela esanez. Oraingoan, PSE eta PPko legebiltzarkideek hartu dute lekukoa eta Jaurlaritzari eskatu diote Lan Eskaintza Publikoetan euskarak duen balioa jaisteko

     

  • 12
    OTS

     

    Euskal gehiengo sindikalak Egunkaria auziko auzipetuekin bat egin du gaur Bilbon, 'Egunkaria libre' lelopean burutu elkarretaratzean. Bertan hartu dute parte ELA, LAB, EHNE, Hiru, ESK eta EILAS sindikatuetako kideek. Sindikalgintzarekin batera elkarretaratu dira hainbat herritar, batzuk ezagunak, hala nola ezker abertzaleko kide Tasio Erkizia, Aralarko Josu Murgia, Alternatibako Jonathan Martinez, zein AEK-ko Edurne Brouard eta Lutxo Egia idazleak

     

  • 04
    OTS

     

    Bilboko EHEk hezkuntzarako eredu bakarra eta euskalduna aldarrikatu du Santutxun eta Uribarrin egindako ekimenen bitartez. Hala,Santutxu eta Uribarri auzoetako ikastetxeen inguruan informazioa banatu dute, gurasoei euskalduntzen duen ereduaren aldeko hautua egin dezaten galdeginez

     

  • 04
    OTS

    Urtarrila bukatzear zela ekin zioten Oiartzungo EHEko kideek Osakidetza euskalduntzea galdegiteko kanpainari. Herriko bi osasun zentroetan euskaldunon hizkuntza eskubideak ez direla bermatzen ohartarazi zuten zentro bakoitzean “Euskaldunen ate” berri bat eraikiz. Ez nolanahiko atea, noski, sarrera berri horrek paretaren kontra baino ez baitu eramaten. Bestalde, “¿Eus qué era?” izeneko kanpaina ere burutu zuten iragan eguberrien testuinguruan, oiartzuarrak euskararen benetako zaurgarritasunaz jabetu arazi asmoz. Azkenik, Olentzeroa ere Alcampo merkatalguneraino eraman zuten, Olentzerok berak eta herritarrek ezin baitituzte  egin erosketak euskaraz

     

  • 01
    OTS

     

    4.601 euro balio du takografoaren diskoko daten zenbakiak euskaraz jartzeak. Hiru, garraiolarien sindikatuak eman du jakitera sindikatuko kide den kamioilariari irailaren 15ean Jaenen (Espainia) Guardia Zibilen eskutik gertatutakoa. Hile honetan berretsi du Andaluziako Juntako Herri Lan eta Garraio sailak gidariaren kontrako isuna "erregistro orria fatsutzea" leporatuta.