• 25
    MAR

    Haur eskoletan euskaraz ikasteko eskaerak eskaintza hirukoizten du Iruñean. Horixe da hainbat esparrutako eragilek bildutako datuek erakusten dutena. Auzo guztietan haur eskolak euskaraz nahi dituztela aldarrikatu eta datuak udalari helaraziko dizkiotela jakinarazi dute.

    Iruñeko udalak ez du seme alabak euskaraz hezi nahi dituzten gurasoen nahia asetzen
    Otsailean egindako elkarretaratzea

    Iruñeko udalak herri euskaldunaren nahiak asetzeko agertutako borondate ezaren aurrean, hainbat esparrutako eragilek hartu dute beregain administrazioak egin beharreko lana. Besteak beste, EHE, ELA, LAB edota euskalgintzako beste eragileak dauden lantaldeak haur eskola euskaraz egin nahi luketen gurasoen berri jaso du. Haiengana zuzenean joz jaso dituzten datuen arabera, 500 pertsona agertu dira prest haien seme-alabak euskarazko haur eskolara eramateko, auzoan izanez gero. Egungo eskaintza ez dator inondik inora eskaerekin bat: bi haur eskolatan baino ez dute egiten euskaraz, eta biak daude Txantrean. Hots, haur eskoletan 1.399 toki daude, eta 164 baino ez dira euskaraz.

    Jasotako datuak Iruñeko udalari helaraziko dizkiote orain. Agintariekin harremanetan jartzen ahaleginduko dira “egungo egoera bidegabeari amaiera emateko” eta erantzukizunez jokatzeko eskatu diote Iruñeko udalari. Kontseiluko Maite Indak adierazi duen legez, guk "haur eskolak euskaraz nahi ditugu auzo guztietan". Guk, eskola euskalduna nahi dugu. Errespeta dezatela.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.