• 22
    AZA

    Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 8. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. Saio honetan Nola entzun hala erantzun atalean, ordua galdetze hutsak sortutako gora beherez mintzatu dira. Kalean “ze ordu da?” galdetu batek, besteak “eeeh?” erantzun, eta lehen hiztunak automatikoki gaztelaniara salto egin izana hartu dute abiapuntu modura. Egin kontu atalean, berriz, GPSa euskaraz jartzeko argibideak eskaini ditu Lasak.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/11/20121120_23970.mp3