• 05
    OTS

    Aurten Tolosan ospatuko den Kilometroak jaiaren kanta plazaratu dute, Tolosako hainbat musikari gazteren artean egindakoa. Jokin Albisua eta Mikel Zelaia dira musikaren arduradunak, eta hitzak Juantxo Arakamak prestatu ditu. Aurkezpen ofiziala otsailaren 5ean eginen dute Tolosako inauterien atarian.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://kilometroak.net/sites/default/files/multimedia/index.php?file=AHORA_Kilometroak2013.mp3

    Kantuaren letra:

    AHORA

     

    ez daukagu aitzakiarik

    AHORA

     

    Burutik eta bihotzetik

    AHORA

     

    Hitz egiten ez bada nola ba bestela?

    Ahora Tolosa ekarri Euskara (bis)

     

     

    Ai maitea zein ederra zure irudia

     

    Zein xarmanta Tolosako lurra eta hiria

    Mozorro ta konpartsak, txarangak eta inauteriak

     

    Zu zara makina bat artistaren sorterria

    Halere badaukagu zertan ikasia

    Nagusi baita gure kaleetan erdara eta hori da egia

     

    Ez da inork esan duen aurreneko aldia

    Izan dadila azkena gure garrasia

     

     

    Edan,beldurrik gabe edan maitea

     

    Putzu sakon ta ilunetik ateratako ur gazia

    Eraman ahora betiko botika berria

     

    Euskaraz sendatzen da euskararen gabezia

    AHORA...

    Kilometroak! Kilometroak!

    Momentua da! Momentua da!

     

     

    Momentua da, badakigu nora

     

    Kitatzera goaz daukagun zorra

    Berreskuratzera galdutako ganora eta denbora

     

    bihotzetik atera orain kanpora

    Bazterretik esfera publikora

     

    Eraman Euskara zure ahora

    AHORA...

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.