• 04
    URT

    "Urte berri, asmo berri" ekimena antolatu du Etxarri-Aranazko EHEk.  Ohitura txarrak erre eta konpromiso berriak hartuko dituzte euskaltzaleek. 

     

    Iaz egin bezala, EHEk "urte berri, asmo berri" ekimena antolatu du Etxarri-Aranazen (Nafarroa). Euskararekin ditugun ohitura txarrak sutan erre eta konpromiso berriak hartzeko elkarretaratzea eginen dute antolatzaileek azaldu dutenez. Bidenabar, gaztainak banatuko dituzte, "ohitura txarrek sortutako garretan erreak". Ekimena herriko plazan izanen da 18:30etatik goiti. Bideoan iazko ekimena ikusi dezakezue.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.