Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Alda epaitu dituzte Iruñeko Auzitegian 'Ezbatu eta euskaraz bizi' ekimenean parte hartzeagatik. Hemen argazki galeria.
Asteburuan Durangoko EHEk (Bizkaia) ekimena egin zuen Udaletxean. Kartel handi batzuk jarri zituzten atean, zutabeetan eta herritarren harreta zerbitzuko atean. Kartel horien bitartez EHEk bere eskaerak helarazi zizkien udalari eta herritarrei.
Gasteizko euskalgintzak, EHE tarteko, Euskaraz Bizitzera Goaz! eguna ospatu zuen larunbatean. Hainbat ekitaldi antolatu zituzten egun osoan zehar. Arratsaldean manifestazioa egin zuten.
Donostian ospatutako Euskaraz Bizi Eguneko argazkiak.
Martxoaren 17an ospatuko den Euskaraz Bizi Egunari begira dago EHE. Giroa berotzen hasteko Euskaraz Bizi Egun txikiak ospatu dira hainbat herritan, eta ekimenak egin dira beste batzuetan.
|
Euskaraz bizi sarean