• 04
    EKA

    Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak eta Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiak berritu dute hitzarmena. Gorroñok, Paul Bilbaori ongi etorria egiteaz gain, orain dela gutxi arte Kontseiluko Idazkari Nagusi izan den Xabier Mendigureni eskerrak eman dizkio. Bestalde, Donibane Lohizunen 85 izenpetzailek egin dute jada bat Euskaraz Bai dinamikarekin, horien artean, merkatariak, osasun arloko eragileak, banketxeak eta abar

    Kontseiluaren hitzetan, Gernika-Lumoko udalak hainbat urte daramatza herrian euskara sustatzeko ekimenak mahai gainean jartzen, elkarteetan, enpresa ertain eta txikietan zein merkataritzaren sektorean. 2008an abiatu zen Euskaraz Bai dinamika Gernika-Lumon, eta dinamika horren bidez euskara sustatzea lortu izan dute urteotan. Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak eta Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiak berritu dute 2008ko hitzarmena. Gorroñok, Paul Bilbaori ongi etorria egiteaz gain, orain dela gutxi arte Kontseiluko idazkari nagusi izan den Xabier Mendigureni eskerrak eman dizkio.

    Bestalde, balorazio ona egin du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Donibane Lohizunen Euskaraz Bai dinamikak duen harreraren inguruan. 85 izenpetzailek egin dute jada bat ekimenarekin, eta horien artean, sektore askotako eragileak daude, hala nola merkatariak, osasun arloko eragileak, banketxeak eta abar. «Euskaraz Bai dinamikari haien sostengua ematen diote, eta euskararen garapenaren alde direla adierazten dute», azaldu du Kontseiluak. Ildo horretan, etorkizun «arrakastatsua» iragarri dio hemendik aurrera ere.

    2009ko udaberrian hasi zuten Euskaraz Bai dinamika. Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideek, Donibaneko ikastolako ordezkari batek eta hainbat herritarrek osatzen dute sinadurak bildu dituen taldea. Orain dinamika «trantsizio» fase batera heldu dela nabarmendu dute bultzatzaileek, «engaiamendu konkretuak» hartzeko garaia dela adieraziz. Euskararen aldeko borondate hutsetik harago, urrats zehatzak egiteko deia egin dute. «Orduan, Donibane Lohizunen, 'Egun on' edo 'agur' herabe batzuk entzuten badituzue, ez zaiteztela izi, eta euskaraz hitz egiteko proposamenari erantzun iezaiozue 'Egun on' euskaltzale bero batekin!», azaldu dute. Zalantzak edo mugak dituzten eragileei laguntzeko asmoz, batez ere merkatariei begira, hiztegi tipo bat banatzeko asmoa dute, egunerokotasunean sor daitezkeen dudak argitzeko.

    Eranskinak:

    Hitzarmen-berritzea Gernika-Lumon (bideoa)

    Donibane Lohitzunen 85 izenpetzaile atxikitu zaizkio Euskaraz Bai dinamikari (Berria)

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.