• 07
    UZT

    Etorkizuneko osasun publiko eta euskalduna bermatzeko eskola euskaldunaren aldeko apustua egin dute.

    Medikuntzako Asanbladak eta Gure Osasungintza Eraikiz-ek euskaraz ikasteko deia egin dute

    Honatx aipatu eragileen oharra:

    Datorren uztailaren 12 tik aurrera unibertsitate publikoan ikasle berrientzat matrikula egiteko epea zabaltzen da. EHU-k eskaintzen du medikuntza euskaraz ikasteko aukera bakarra, eta garrantzitsua da etorkizuneko osasun publiko eta euskalduna bermatzeko, ikasle euskaldunek karrera euskaraz ikastea.

    Kalitatezkoa, euskalduna, gurea.

    Horregatik Medikuntzako Asanblada eta Gure Osasungintza Eraikiz-etik (GOE) medikuntzako gradua euskaraz egiteko apustua babesten dugu. Gau eta egun, anbulategian eta ospitalean, euskaraz egin nahi dugulako, egin ezazue matrikula euskaraz eta izan zaitezte familia handi honen parte!

    Euskaraz ikasi eta sendatu nahi dugu!

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.