• 24
    EKA
    Usurbil eta Orioko bake epaitegian euskarazko zerbitzua bermatuko da laster
    Euskaldunontzat ez dago justiziarik

    Bestalde, justizia euskalduntze aldera, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko euskara batzordeak “Justizia euskaraz, zergatik ez?” jardunaldia antolatu du ekainaren 27an.

    Justizia Administrazioko Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, Usurbil eta Orioko bake epaitegian euskarazko zerbitzua bermatuko da laster. Usurbil eta Orioko alkateek, eta UEMAko lehendakariak bake epaitegian euskarazko zerbitzua bermatzeko eskaria egin zuten. Ondotik, Arartekoak  ere Orio eta Usurbilgo Bake Epaitegiko idazkari lanpostuaren hizkuntza eskakizunaren derrigortasun data aurreratzea eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari. Eskaera horien ordain, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, laster sortuko da hirugarren hizkuntza eskakizuna ezarriko zaion lanpostua.

    Egun euskaldunontzako ez dago justiziarik. Horren erakusgarri, euskaraz soilik egiten den epaiketarik ez dago gaur egun. Justizia esparruan ematen den euskararen erabilera eskasaren arrazoiak aztertu nahian, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko euskara batzordeak “Justizia euskaraz, zergatik ez?” jardunaldia antolatu du ekainaren 27an.

    Batzordeak adierazi duenez, Elkargoko abokatu guztiak euskaraz zein gaztelelaniaz jarduteko gai izanagatik, “gaur egun ez dago euskaraz soilik egiten den epaiketarik. Guztietan itzultzailea erabiltzen da”.

    Jardunaldia Bizkaiko Abokatuen Elkargoko areto nagusian hasiko da 10:30etan, eta doan izango da kolegiatu guztientzat. Egitaraua Elkargoko webgunean kontsultatu daiteke.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.