• 20
    UZT

    Nahiz eta, Patxi Lopez eta Migel Sanzek uztailaren 3an eginiko bilkuraren ondoren ez zuten honen inguruan mintzatu nahi izan, politikari nafarrak El Pais egunkariari eskainitako elkarrizketan Jaurlaritzak ez diela Nafarroako ikastolei diru gehiagorik emango baieztatu du. Lopezek, orduko hartan, gai horren inguruan ez zirela mintzatu ziurtatu zuen.

    {mosimage}

     

     

    "Nafarroako ikastetxeen finantziazioren eskumena Nafarroako Gobernuari dagokio", halaxe azaldu du Miguel Sanz Nafarroako presidenteak El Pais egunkarian. Amaitutzat eman ditu hala, Jaurlaritzak orain arte Nafarroako ikastolei esleitzen zizkion diru-laguntzak.

    Uztailaren 3ko bilkuran sinatu zuten protokoloaren ondorioz, ez dutela organo komunik sortuko adostu zuten bi gobernuek, nafarraren hitzetan, bi herrialde ezberdin direlako. Zentzu horretan, nabarmen geratzen da zatiketari bideraturik aurrera daramaten politika.

    Irakurri albistea Berria egunkarian!

    Berria: "Diru laguntzen dantza"