• 31
    URR

    Ziburuko ikastolaren aurkako erasoa euskal kulturaren eta Euskal Herriaren aurkakoa dela nabarmendu dute euskalgintza, kultura eta gizarte arloko hamaika lagunek.

    Gizarte eta kultur eragileek babesa agertu diote Ziburuko ikastolari
    Gaurko agerraldia (Jon Urbe / Argazki Press)

    Gizarte, kultura eta euskalgintzako hamarnaka eragile eta pertsona bildu dira gaur Ziburuko Kaskarotenea ikastolari babesa emateko, Donostiako Ikastolen Etxean. Agerraldian izan dira, besteak bertze, AEK, Udalbiltza, ELA, LAB, Berria, Ernai, Bertsozale Elkartea, Gazte Abertzaleak eta Euskal Herrian Euskarazeko ordezkariak, Kike Amonarriz aurkezlea zein Eneritz Zabaleta bertsolaria.

    Paul Bilbao Kontseiluko lehendakariak hartu du hitza euskalgintzako eragileen izenean. Ziburuko ikastolan gertatzen ari denaren inguruan "kezka handia" dutela adierazi du. Hendaia eta Beskoitzeko ikastoletan iazko ikasturtean gertatutakoak oroitaraziz arazoa orokorra dela dela nabarmendu du. Hizkuntza ordezkapena bururaino eramateko bi estatuek aspaldian jarritako estrategia makurra, hain zuzen. Ikastolentzako lege falta eta euskararen ofizialtasunik eza gaitzetsi ditu, besteak beste. "Euskaraz bizi nahi duen herri bati egiten zaion erasoa da, eta garaia da hori amaitu eta eraso guztiei erantzuteko". Hori dela eta, euskal gizarte osoa deitu du azaroaren 8ko manifestazioan parte hartzera.

    Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Paxkal Indo Seaskakoak eta Laida Mujika Kaskaroteneakoak azken egunetan gertatutakoak oroitu dituzte. Hain zuzen, atzo jakin zenez, elektrizitaterik gabe utzi dute jada ikastola, eta Guy Poulou Ziburuko auzapezak eguneko 400 eurotara igo nahi du ikastolari ezarritako isuna. Eragileei eskerrak eman dizkiete emandako laguntzagatik, baina norbanakoei ere egin diete dei. Denok gara giltza.

    Gogoratu: arratsaldeko 16:00ean egingo dute Kaskarotenearen aldekoa manifestazioa, bihar zortzi, Ziburun.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.