• 18
    URT
    Etorkizuneko EHEren oinarria izango den dokumentua onarpenera aurkeztuko dute batzarrean. Urtarrilaren 28an izanen da, goizeko 10:00etan, Altsasuko Gure Etxea eraikinean.
    EHEk Nazio Batzar irekia deitu du urtarrilaren 28rako

    "Izan, egin, eragin" gogoeta-prozesuan zehar jasotako ekarpenekin osatu zuten EHEko lagunek "EH euskaldunari ateak ireki" dokumentua. Iragan abenduan publiko egin zuten eta emendakinak jasotzen aritu dira urtarrilaren 9ra arte. Egunotan zabalduko dute iritzi berriekin osatutako ponentzia, izan ere, ehun ekarpenetik gora jaso dituzte.

    Hurrengo geltokia Altsasun egingo duten Nazio Batzar irekia izanen da. Bertan, etorkizuneko EHEren oinarria finkatu asmoz, onarpenera aurkeztuko dute idazkia.

    Parte-hartzea libre da eta izen-ematea hurrengo helbidean egin behar da: ehe@euskalherrianeuskaraz.org.